Arangoitiko Gurasoen elkartea

AMPA GOITI  Arangoitiko ikastetxeko ikasleen Gurasoen Elkartea da.

Elkartearen kudeaketa kide bolondresek eratutako  Zuzendaritza Batzorde batek egiten du. Eta kide horien eta kolaboratzaileen  lanari esker  aurreko ikasturteetan hainbat jarduera egin ditugu:

  • Klase ordutegitik kanpoko kirol eta aisialdiko jarduerak.
  • Olentzero, Inauteriak, kurtso amaierako jaiak, agurrak…
  • Helduei zuzendutako ekintzak: gurasoen eskolak, genero berdintasuna bultzatzeko elkartruke tailerrak.
  • Udalaren, Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak eskatu, kudeatu eta zuritzen ditugu.
  • Ikasleentzako istripu asegurua bideratzen dugu.
  • Eskolak antolatzen dituen jardueran eta zerbitzuetan laguntzen dugu: Txangoak, 2 urteko gelan dagoen laguntzailea, goizeko haurtzaindegiko zerbitzua eta beste kolaborazio batzuk.

AMPA GOITIko Zuzendaritza Batzordearekin harremanetan jartzeko bi bide dituzue: eskolako buzoian edo epostara idatziz, ampa.arangoiti@gmail.com

ampa